XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIII. mendean oraindik, Erromaren heredentzia bezala, merobinjioen merkatari arrastoak nabarmenak dira, nahiz eta haien neurria desberdina izan paraje batetik bestera.

IX. mendean, ordea, merkataritzak aparteko beherakada sentituko du; alde batetik, Mediterraneoko itsasbideak hitxita geldituko dira arabiarren erasoaz.

Jadanik, ifarraldeko sajonen eta germaniarren hegemonia sentitzen da Europan.

Orain, errege frankoek ez dute irterarik Mediterraneora; lehorrera begira gelditzen dira.

Karolinjioen merkatu atzerakada, arabiarren bultzadarekin lotu behar da.

Itsasoko ateak hixteak hondamena zekarren.

Mediterraneon barrena, Tunezen, Sizilian, etab. finkatzen dira.

Normandiarren inbasioaldiak ere kausa izanen ziren; frankoen aldetik kontraeuspen guti aurkituko zutelakoz.

Haiek, hibaiak barrena sarturik, huriak sakeatzen eta txikitzen zituzten, gogorki.

Galiako ifarrean baziren merkapuntu nagusi batzuk; baina, bakanki.

Esklabuen merkatuek irauten zuten, normalki; gerrateetan harrapaturiko gatibu prisioneruak ziren; hauek islamdarrei salduak izan ohi ziren.

Europa, halako aislamendu eta premian erori zen Mediterraneo kristauei hixtean.

Txanponetan biziki azaltzen da aldaketa hori, urrezkoak zilarrezkoez trukatzean.